Deialdiaren testu osoa hemen ikus daiteke.
Deialdi honek arautzen dituen beken xedea da euskara ikasteak sortzen dituen gastuak finantzatzea, neurri batean.
Eskabideak Udaleko Erregistroan aurkeztuko dira, atzeraezinak diren epe hauen barruan:
Eskabideak bi bide hauetako bat erabiliz bakarrik aurkeztu ahal izanen dira:
- Udal Egoitza Elektronikoa, egoitza horretan eskainiko den “Euskara ikasteko dirulaguntzen eskaera” izeneko izapide telematiko zehatza erabiliz.
- Udal erregistroaren bulegoak: Udaletxeko bulegoa Berriobeitin eta Herritarrentzako Arretagunea Artikan.
Eskatzaileak, beharreko agirien bidez elektronikoki edo aurrez aurre identifikatu eta gero, honako hauek aurkeztu beharko ditu:
– Berariazko eskabidea SINATUA.– Ikastaroa antolatu duen entitateak sinaturiko agiria, non azalduko baitira ikastaro horren inguruko abarrak: datak, iraupena, maila, ordu kopurua eta prezio osoa. Ziurgatiri honetan, espresuki zehaztuko da ikastaroan izandako asistentzia. Behar izanez gero, hemen agertzen den eredua erabil daiteke.– Matrikularen ordainketaren egiaztagiria.– Dirulaguntza jasotzeko banku-kontuaren titularitatea justifikatzen duen dokumentazioa.– Bizikidetza Unitate osoaren azken urte fiskaleko Errenta Aitorpena.
Bukaturik ez dauden ikastaroen kasuan (3. atala), azaroko epealdian eskaera aurkeztu dutenek, betiere 2026ko deialdian, ikasturte osoari dagoen eskaera aurkeztu beharko dute
Laguntzaren zenbatekoa bi faktore hauen arabera finkatuko da: errenta eta asistentzia maila ikastaroetan.
Arau orokor gisara, dirulaguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko Berriobeitiko Udalak herritarrei zuzenduriko dirulaguntzak arautzen dituen udal ordenantzan ezarritako prozedurari jarraiki eginen da. Horren arabera, oinarri gisa hartuko da laguntza eskatzen den ikastaroari dagokion Bizikidetza Unitatearen azken Errenta Aitorpena.
Aurrekoari jarraiki, deialdiak Errentaren araberako bost tarte ezartzen ditu; horien araberakoa izanen da jasoko den beka, ikastaroen kostuaren ehunekoarekin loturik.