Itxaron, mesedez...
Itxaron, mesedez...
Hizkuntza aukeratu
Egoitza Elektronikoa BERRIOPLANO / BERRIOBEITI
Egoitza Elektronikoa
BERRIOPLANO / BERRIOBEITI

Kirol jardueretarako dirulaguntza 2025-2026

aren armarria BERRIOPLANO / BERRIOBEITI
Egoitza Elektronikoa > Kirol jardueretarako dirulaguntza 2025-2026

Kirol jardueretarako dirulaguntza 2025-2026

01/06/2026 egunetik 30/06/2026 egunera arte

Deialdi honen helburua da 2025/2026 ikasturtean Berriobeitin erroldatutako pertsonei dirulaguntzak emateko araubidea ezartzea.

ESKAERA BAT FAMILIA BAKOITZEKO

Eskabideak aurkezteko:

- Ziurtagiri digitala edo sistema giltzarria duen egoitza elektronikotik, "25-26 Kirol Jardueretarako Dirulaguntza" izeneko izapidearen bidez.

- Aurrez aurre, Berriobeitiko Udalaren Erregistro Orokorrean (Udaletxeko plazan), jendaurreko ordutegian, 9: 00etatik 14:00etara.

- Aurrez aurre, Artikako Udalaren Erregistro Orokorrean (Artigune II, Akitaniako Leonor 28), jendaurreko ordutegian, 10:00etatik 13:00etara.

Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko NAHITAEZKO dokumentuak:

1- Berariazko eskabide-orri sinatua.

2- Onuradunen (seme-alaben) datuak dituen inprimaki betegarria egoitza elektronikoan edo udal-erregistroan.

3- Dirulaguntzaren xede den jardueraren banku-ordainketaren egiaztagiria.

4- Erakunde antolatzaileak egindako ziurtagiria, ordainketa egin dela eta jarduerarekin hasi dela egiaztatzen duena. Ziurtagiri horretan, taldearen kategoria edo parte hartzeko adina adieraziko da, bai eta eskolen edo entrenamenduen ordutegiak ere.

5.- Bizikidetza-unitatea osatzen duten pertsona guztien 2025eko errenta-aitorpena. Zaintza partekatuaren kasuan, bi gurasoen errenta-aitorpena. Adingabearen zaintza izanez gero, guraso bakarraren ziurtagiria edo txartela, dibortzio-epaia edo gurasotasun-akordioa.

6.- Banku-kontuaren titulartasuna.

(Eskatzen diren dokumentu guztiak entregatu behar dira, bakoitza bere atalean, prozesuarekin jarraitu ahal izateko eta erregistroa formalizatu ahal izateko)
 

Eskabidearen baldintzak

  • Eskabideak ez du sinadurarik behar
  • Izapideak eskatzen du eskatzailea ziurtagiri digitalarekin identifikatzea.
  • Pertsona fisikoak diren eskatzaileak onartzen ditu
  • Beste pertsona fisiko batek ordezkatutako pertsona fisikoak izatea ahalbidetzen du
BERRIOPLANO / BERRIOBEITI - P3190200J
Plaza del Ayuntamiento, 1
31195 Berrioplano / Berriobeiti (Navarra)
Precarga de imagen Precarga de imagen