Itxaron, mesedez...
Itxaron, mesedez...
Hizkuntza aukeratu
Egoitza Elektronikoa BERRIOPLANO / BERRIOBEITI
Egoitza Elektronikoa
BERRIOPLANO / BERRIOBEITI

Euskarazko udalekuetarako diru-laguntza: 2026

aren armarria BERRIOPLANO / BERRIOBEITI
Egoitza Elektronikoa > Euskarazko udalekuetarako diru-laguntza: 2026

Euskarazko udalekuetarako diru-laguntza: 2026

01/09/2026 0:00-tik 30/09/2026 23:59-ra

Deialdiaren testu osoa hemen ikus daiteke.

1.- Xedea

• Euskarazko udalekuetarako laguntza

Diruz lagunduko dira D ereduko ikasleentzat antolatzen diren euskara hutsezko barnetegi formatuko udalekuetan parte hartzeak sortzen duen gastuak. Laguntza honen helburua hizkuntza murgiltze praktikak bultzatzea da, euskararen erabilera garatzeko eta finkatzeko eskolaz kanpoko arloan. 

Jarduera murgiltze linguistikoa izateko helburuarekin bat, bakarrik lagunduko dira iraupen zehatzeko kanpaldiak:

  • Arau orokor gisa, udalekuak 5 egun (4 gau) baino gehiago eta 15 egun (14 gau) baino gutxiago iraun beharko du
  • Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako haurren kasuan, adin horretan etxetik kanpo lo egiteak ekartzen ahal duen esfortzua kontuan harturik, 4 egunetatik (3 gau) gorako udalekuak izan litezke.

Udalekuak udako oporraldian gauzatuko dira (ekainaren 20tik irailaren 10era).

Haur/gazte bakoitzak udaleku bakarrarengatik jaso ahalko du diru-laguntza.

2.- Noiz aurkeztu

Eskabideak Udaleko Erregistroan aurkeztuko dira, atzeraezina den epe honen barruan: 2026ko irailaren 1etik 30ra.

3.- Non eta nola aurkeztu

Eskabideak bi bide hauetako bat erabiliz bakarrik aurkeztu ahal izanen dira:

  • Udal Egoitza Elektronikoa, egoitza horretan eskainiko den “Euskarazko udalekuetarako dirulaguntzen eskaera” izeneko izapide telematiko zehatza erabiliz.
  • Udal erregistroaren bulegoak: Udaletxeko bulegoa Berriobeitin eta Herritarrentzako Arretagunea Artikan.

4.- Betekizunak

  • Lehen Hezkuntzako edo DBHko ikaslea izatea.
  • D ereduko ikaslea izatea (eskola publikoan edo ikastolan).
  • Berriobeitiren erroldatua egotea udalekuak irauten duen bitartean eta diru-laguntza eskatzen denean.
  • Diru-laguntza emateko ebazpen proposamena ematen den unean, indarra duten xedapenek ezarritako zerga betebeharrak edo Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuak izatea.

5.- Aurkeztu beharreko agiriak:

Eskatzaileak, beharreko agirien bidez elektronikoki edo aurrez aurre identifikatu eta gero, honako hauek aurkeztu beharko ditu:

  • Berariazko eskabidea SINATUA.
  • Azken urte fiskaleko bizikidetza-unitatearen errenta-aitorpena (gurasoak bananduta badaude, begiratu baldintzak deialdian) 
  • Banku-kontuaren titulartasun-ziurtagiria
  • Kanpalekua antolatzen duen erakundearen ziurtagiria
  • Ordainketa egiaztagiria
  • Ikastetxearen ziurtagiria (D ereduan matrikulatua dagoela)

6.- Zenbatekoa

  • Diru-laguntzen kopuruaren kalkulua familia errentan oinarrituko da.  Horren arabera, kanpaldiko gastuen %20-%70 bitarteko laguntza jasoko du.
  • Eskatzaile bakoitzak gehienez 180 euro jasoko ditu.

Eskabidearen baldintzak

  • Eskabidea sinatu egin beharko da
  • Izapideak eskatzen du eskatzailea identifikatzea eta ziurtagiri digitalarekin sinatzea
  • Pertsona fisikoak diren eskatzaileak onartzen ditu
  • Beste pertsona fisiko batek ordezkatutako pertsona fisikoak izatea ahalbidetzen du
Eskaera egiteko epea itxita dago gaur egun
BERRIOPLANO / BERRIOBEITI - P3190200J
Plaza del Ayuntamiento, 1
31195 Berrioplano / Berriobeiti (Navarra)
Precarga de imagen Precarga de imagen